andoni egana

Aurpegiak

2023ko abenduaren 12a
05:00
Entzun

Hala iragartzen dituzte: aurpegi berriak. Pandemia atzera utzi genuenetik, berritasunak gezia gorantz du. Berripaper hau bera ez da adibide txarra. Zuzendari berria du duela zenbait hilabetetik hona. Baina askoz gehiago dira. Eroskik, Laboral Kutxak eta Mondragon taldeak berak, «aurpegi berriak» aurkeztu dituzte zuzendaritzatarako. «Aurpegi berriak» alderdi politikoek, EAJk, EH Bilduk, PSEk... datozen hauteskundeetarako.

Beti gertatu izan da. Bizilegea da, edozeinentzat ere, doanarentzat nahiz datorrenarentzat, osasungarri. Baina nago orain erreleboa azpimarratu egin nahi izaten dela, gizarteak berrikuntzak etengabe eskatzen dituela jakitun. Horregatik, erreleboak ikusgarria izan behar du. Ez da aski zuzendari edo hautagai berria. Aurpegi bat behar du, derrigor, berri horrek.

Gai honetaz ari ginela, ez zela zuzendaritzen kontua soilik eman zidan aditzera solaskide batek. Autonomietatik sorturiko erakundeetan 1982an edo 83an lanean hasi ziren haien erretiro garaia hau dela, 22ekin hasiek orain dituztela 64 urte, eta hau dela, funtzio publikoan, lehengoek trumilka alde egin eta berriak tropelka sartzen ari diren sasoia. «Baina berri horiek ez ditek aurpegirik», bota nion. «Egingo zaiek» maltzur batez erantzun zidan.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.