andoni egana
HITZ ETZANAK

Azterketak

2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gai gara triatloi bat prestatu, eta burutzeko; gai gara, begiak gorri-gorri eginda, bost mila piezako puzzle bat osatzeko; lur-eremu bat eskuratu eta hutsetik itxurazko baratze bat sortzeko gai gara. Baina euskara azterketak heltzen direnean...

Aste honetan ari dira egiten HABEk deituriko B1, B2, C1 eta C2 azterketak Irungo Ficoban. Gustura egingo nuke Pegasus bat atarian, zer entzungo. Ideologia batek purrustadak elikatu ditu euskara azterketen inguruan, eta asko erori da tranpa horretan. Ez da zuzena lanpostu bat lortzeko hemendik pasatu beharra; euskara gehiago dakidalako ez naiz profesional hobea izango; jakin badakit, baina eskatzen dutena arraroa da oso; ez naute merezi bezala epaituko...

Gipuzkoako hedabide batean Tolosaldeko emakume baten hitzak irakurri ditut: «Iaz aurkeztu nintzen C2 azterketara eta ez nuen gainditu. Jabetu nintzen zergatik. Tolosako udal euskaltegian eman dut ikasturte hau. Irakasle bikaina izan dut. Asko ikasi dut, eta asko gozatu. Nire lanean txostenak egin behar izaten ditut, eta asko hobetu dut, bai euskaraz, bai gazteleraz. Aurten suspendituko banu, ez nuke iaz adinako dezepziorik izango». Bidezkoa eta ez bidezkoa atzenduta, bidekoari eman dio garrantzia. Bazen garaia horrelako zerbait entzun genezan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.