andoni egana
HITZ ETZANAK

Bekatua

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
«Nire bekatua da harroa izatea». «Zerorrek ere gazte garaian egin zenuen bekatu». «Bekadunaren bekatua da...».«Bekatutxo bat egin dut baina». «Zuk egindako bekatu horrek barkaziorik ez dauka».

Gure belaunaldiko bertsolariok ere mila aldiz erabili izan dugu bekatu hitza. Sormenetik asko du bertsogintzak, baina baita usadiotik ere. Eta askotan, jasoa erabiltzen dugu errazegi, sakonenean zer esan nahi duen asko pentsatu gabe. Bekatu-k balio izan digu akats, gaiztakeria, hankasartze, errore, bihurrikeria...ren sinonimotzat. Eta ez dira gauza bera, jakina.

«Ez da bekatu; delitu da» esaldia da aspaldion entzun dudan lelorik indartsu eta eraginkorrena. Eliz-gizonek eginiko sexu-abusuen inguruan sortu dute. Bekatu bezain kontzeptu brumatsuak zeruetan kokatzen du joko-zelaia. Larru-azala, eta ezpainak, eta zakila, eta beldurra, eta izua, eta suizidioak... lurtarrak dira, ordea, gainerako kontu lurtarren pare neurtu beharrekoak. Sexu-abusuak delitu dira, Praixkuk egin edo Aita Santuak, eta tribunalen aurrean epaitu behar lirateke. Eta kontu hauei dagokienez behintzat, bekatuarekin batera ezkutatu behar lituzkete penitentzia edo barkamenaren gisako kontzeptuak ere. Justizian eta gizarteratzean sinisten dut nik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.