andoni egana
HITZ ETZANAK

Berrasmatu

2020ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken urteotako joera da. Omenaldi hitzari beti xume erantsi behar horrek nire onetik ateratzen nau. Omenaldi ez xumerik ez dela egiten pentsa daiteke ia. Egiteaz lotsatu egiten garela dirudi...

 

Azken boladan —pandemiak eraginaren ondorioz are gehiago— berrasmatu hitza maiz entzuten dugu. Baina adiskideekin hau ere. Beti lagun ditu gure burua eta beharra. «Gure burua berrasmatu beharra». Hori da egungo esaldi izarra. Ponpoxoa oso.

Baina irakurtzen duzu gero atzoko berri paper honetan Joseba Zalakainek idatzi zuen Igogailua gaizki dabil zutabea. Mendebaldeko gizarteak oinarrizko itun duen aukera berdintasunei buruzkoa da. Azken urteetan itun horren haustura gero eta nabarmenagoa dela omen diote datuek, gizarte igogailua hondatu egin dela. Eta Europan, gizarte-mugikortasuna gehien oztopatzen dutenak Espainia eta Italia direla. Hots, hitz xumeetara ekarriz, inguruotan familia pobrean jaiotzen denak gerora ere pobre segitzeko aukera handi-handiak dituela. Irakurtzen duzu hori, eta «gure burua berrasmatu beharra» bezalako esaldi ponpoxoak haizea hartzera bidaltzeko gogoa sortzen zaizu. Ez dago gure buruak berrasmatu beharrik. Gizarte justuagoa nola eraiki asmatzearekin aski genuke. Gainerakoak asmazioak dira...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.