andoni egana

Bi berri

2025eko maiatzaren 25a
05:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Eztabaida abia daiteke Gipuzkoako Elikagaien bankuak egoera «kritikoa» gainditzeko egin duen deialditik. «Eskatutako borondatea borondatea ote da?» Lujanbiorena aipatuko du norbaitek. Eta beste norbaitek erantzungo dio eskatuta bada ere, erantzuna ona bada, gaitz erdi dela. Animalia ahanzkorra dela pertsona, eta sarri-sarri entzun behar izaten duela larrialdiak iragartzen dituen turuta hotsa, erreakzionatzeko. 

Askotan, ordea, lagunarteko eztabaidak ez dira lehen orriko albisteetatik abiatzen, azken orrikotik baizik. Bart gauez, kuadrilla batean baino gehiagotan irudikatu dut ika-mika. Batzuk, musean dagoen eskurik onena lau erregekoa dela; beste batzuk, hiru errege eta batekoa nahiago dutela…

Eztabaida bat zein bestea sortu bada, ez da seinale txarra. Larunbateko berripaper hau irakurri duten seinale. Nik, lehen orriko berria eta azkenengokoa lotu egingo nituzke. Lau erregekoa ez zait esku ona iruditzen, ezta hiru errege eta batekoarena ere. Karta horiekin, zeurea egingo duzu baina ez duzu erabateko ukabilkadarik joko mahaian. Zure joritasunak adierazten du arerioen pobretasuna. Ez dira tranpan eroriko. Jokoan gainditzeko garaian, nahiago ditut karta txarxeagoak baldin eta arerioarenak baino hobexegoak badira. Elikagaien eta aberastasunaren kasuan halatsu: zuk gehiegi daukazulako besteek gutxiegi badute, ez goaz ondo.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.