andoni egana

Bi bertsio

2024ko urtarrilaren 5a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Cristina Ibarrola Iruñeko alkate ohiak aipatu zituen eskailera garbitzaileak. Ondorioz, fregonak ikusi ditugu Iruñeko kaleetan dantzan... Baina fregonen kontuan ere ez dago den-dena oso garbi.

Bertsiorik ofizialenak dio militar errioxar bat izan zela fregonaren asmatzailea. Manuel Jalón Corominas zuen izena. Ingeniaria zen ikasketaz, eta Aire Armadako partaide. Francok Amerikako Estatu Batuei lehen hegazkinak erosi zizkionean, Zaragozatik Chicagora bidali zuten Manuel Jalón, mantenu-lanetan treba zedin. Han, begira zegoen batean, konturatu omen zen konpontzen ari ziren hegazkinetatik isurtzen ziren olio-ttanttak garbitzeko makila bati trapu bat eransten ziotela. Eta hala hasi zen fregona izango zenari buruzko gogoetan. 1957tik 1964ra bitartean patentatze eta hobetze lanak egin zituen eta... gaur arte. Duela dozena bat urte, gizon hau hil zenean, esan zuten lege askok baino gehiago egin zuela emakumeen alde. Emakumeak zutik jartzea lortu zuela.

Baina beste bertsio batek dio bi emakume, Julia Montousse eta Julia Rodríguez ama-alaba asturiarrak, izan zirela fregonaren lehen asmatzaileak, hiru-lau urte lehenago. Patentatzeko orduan hutsegin omen zuten. Ni, irakaslerik onena beharra dela dioen esaera aintzat hartuta, bigarren bertsioaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.