andoni egana
HITZ ETZANAK

Cesar

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Munduko Futbol Txapelketari bihar ekingo diote. Data eta datu ugariz jantziko gaituzte nahi edo ez. Parte hartuko duten jokalerien artean zaharrenetakoa Rafael Marquez mexikarra da. 39 urte bete zituen joan zen otsailean, eta bosgarren Munduko Txapelketa du. Hotz-hotzean, ez digu deus esaten datuak. Gainera, futbolak ez du boxeoak, txirrindularitzak edo goi-mendietako jardunak duen epikarik eta literaturarik, idazle hegoamerikarrentzat ez bada. Rafa Marquezen biografian bada, ordea, kontutxo bat nire arreta erakarri duena. 17 urte zituela Mexikoko hautatzaileak dei egin zion selekzioaren entrenamendu saio baterako. Harriduraz eta pozez hartu zuen deialdia, eta azaldu zen zitalekura. Harriduraz pozez ez segur aski hartu zuen begien aurrean hautatzaileak. Ez zion Marquez hari deitu nahi izan, Cesar Márquez zeritzan beste bati baizik. Deskuido bat. Gaizki ulertua. «Behin honez gero geratu hadi!», esan zion... Eta gaur arte.

Zenbat «behin honez gero geratu hadi»-k baldintzatu du gutariko bakoitzaren bizitza? Zenbat kasualitate, deskuido edo gaizki ulertuk egin du egun garen hau? Bizitzaren bidegurutzeetan zer bide aukeratu pentsatzen ari ginela gertatu zitzaiguna ez al da garrantzitsuagoa ustez geuk hartu genuen erabakia baino?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.