andoni egana
HITZ ETZANAK

Edukiak

2021eko irailaren 2a
00:00
Entzun
Hitz batzuk purian dabiltzan bitartean, —orain oro da brutala— beste batzuei errespetua galtzen zaie uneren batean edo bestean. Eduki hitzarekin gertatzen ari zaigu azkenaldian. Gazteleraz joera begi bistakoa da, eta, tamalez, horrek esan nahi du gurera iristeko ez zaiola askorik faltako.

Min ematen du eduki hitzaren gainbehera honek. Eduki zer den ulertzeak lanak sortzen dituelako. Umetatik ulertzen dugu eduki aditza. Baina eduki hitzaren esanahia ulertzeko ahaleginak egin behar dira. Luzeago edo laburragoa, ikasketa prozesu bat eskatzen du. Ez nuke esango Saussurerenganaino iristea prezixu denik, baina hor nonbait. Edukia ez da txantxetako hitza. Ez zen...

Orain, edozeri deitzen zaio eduki. Telebista-tertulia batera auskalo noren ezkontza urratuaren berria ekarri duzula? Eduki bat sortzen ari zara. Youtuben galtzerdiak nola tolestatu kontatzen duzula? Eduki bat sortzen ari zara. Instagramenoporretan urpean ateratako argazki-bilduma jartzen duzula? Edukia sortzen ari zara. Edukiak sortzean omen datza arrakastaren gakoa. Horrela doakigu! Horiek eduki baldin badira, zer ote da axal? Eta, are garrantzitsuagoa, eduki horiek baldin badira, non daude besteak, egiazkoak? Edukiontziren batean gordeak segur aski...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.