andoni egana
HITZ ETZANAK

Elizan

2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer gertatuko da hogei-hogeita hamar urte barru elizekin? Eliza izaten segiko dute? Ez dira eliza izango, beste zerbait baino? Zer izango dira, kulturgune? Norena izango da jabetza?

Bertsolari izateak badakar zorte hori ere. Bestela iritsiko ez ginatekeen lekuetara iristen gara. Nik neuk, urrutira joan gabe, azken lau hilabetean lau elizatan aritzeko parada izan dut. Azkoitian, Usurbilen, Zarautzen, Alkizan joan zen igandean... Batzuetan ekitaldiak hala eskatzen duelako —organoarekin aritu beharra, esaterako— aritzen gara elizan; beste batzuetan, jada kulturgune direlako, elizari udalak edo dena delakoak erosi ondoren; eta beste batzuetan, azken orduko adabaki izaten da eliza, eguraldiaren iragarpena dudako denean, eta babesleku hoberik ezean. Askotariko arrazoiengatik aritzen gara, beraz, elizan. Nik neuk ez dut konplexurik sumatzen. Baina pentsatu behar genuke ea guztion aho-belarriak, hain markaturiko lekuetan, behar bezain aske sentitzen diren. Ez dakit...

Adiskide batekin berriketanari nintzela, gaia atera nionean, hain urrutira ez jotzeko aholkatu zidan. Badirela lehenagoko kontuak. Hain arranditsua ez dirudien galdera batekin erantzunzidan: zer gertatuko da ikasturte honetan ikaslerik gabe dauden erlijio irakasleekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.