Arthur Schopenhauerrek arrazoia lortzeko 38 moduren berri eman zigun garai hartan ez zebilen oraingo txoro-haizerik. Ez zenuela argudio taxuzkorik aurkitzen?. Ad hominem ekin, arerioaren ezaugarririk nabarmenen eta kritikagarrienei helduta. Orain, gaizki ikusia dago hori, ezpada sare sozialetan. Orain, bestelako irtenbideak probatu behar dira. «Guztiok dauzkagu gure kontraesanak» da egungo esaldi izarra. Eztabaida batean aterabiderik sumatzen ez baduzu, erabili lasai esaldi hori. Zure ahuleziak onartzen ari zara, baina aldi berean arerioari berak ere badituela gogorarazten. Nekez erantzungo dizu norbaitek «nik ez!» borobilik. Ondorioz, ezdizute arrazoirik emango, baina kendu ere ez. Berdinketa duina lortuko duzu.
«Ez da zilegi, tranpa da, egungo begiekin beste garai bateko zerbait interpretatzen hastea, orduko kontestu historikoa aintzat hartu gabe» da beste esaldi bat oso emaitza onak ematen dituena. Zuk badakizula orduko testuinguru historikoaz esaten ari zara. Eta berak ez. Edo makurragoa dena: berak ere badakiela, baina tranpa egiten ari dela propio…
Kontu horiek iltzatu zaizkit gogoan Elkanok buruturiko mundu biraren ospakizunak goia jotzen hasi direnean. Ez zait berriketaldirik egokitu bi esaldiok entzun gabekorik…

HITZ ETZANAK
Esaldiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu