andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezaugarriak

2023ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Nork eman dio jaten? Ze elikagai izan du? Eman diotena eman diotela, digestio aski zailekoa gertatu zaio. ChatGPTri Espainiako erkidego bakoitzeko biztanleen ezaugarriez galdetu diote. Gainerakoen ezaugarri nagusiez aritzerakoan topikoari heldu dio. Andaluziarrak, alferrak eta festazaleak; kantabriarrak, tristeak eta piperrik gabeak; kataluniarrak, elitista samarrak eta bereari bakarrik begiratzen diotenak... Guri buruz zer zioen jakiteko tentazioa ere izan nuen. Eta inoiz topo egingo ez genukeen lekuetara eraman nau makinak. Nafarrak omen dira buruz hertsiak eta kanpotarrak nekez onartzen dituztenak. Dibertitzen ez dakitenak. Eta xuhurrak, entretenimendu eta dibertsioan diru gutxi xahutzen dutenak. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak, berriz, erradikalak omen gara ideiatan. Eta ez omen dugu buruan gure kultura eta hizkuntza beste konturik.

Nire adimen naturalak oso bestelako pertzepzioa du, baina artifizialak hori horrela dela badio, zerbaitengatik izango da. Nafarrak has daitezke behingoz bestak antolatu eta diru pizarren bat gastatzen. Eta gu, berriz, inoiz egiten ez ditugun gauza horiek egiten hasi beharko dugu: Tele5 ikusi,El Diario Vasco eta El Correo irakurri, ETB2 behingoz diruz ongi hauspotu, gaztelaniaz aritu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.