andoni egana
HITZ ETZANAK

Goroldio

2017ko abenduaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Xuxurla aukeratuko nuke baina albo-hizkuntzetan berdintsu esaten da eta horrek hautagaitzari indarra kentzen dio. Gainerantzean, hitzaren hotsa eta esanahia aski bat datoz…

Larra ere gustuko dut. Ahoskatzean sumatzen da aipatuaren lakartasuna. Larra esan eta pentsa daiteke galtza-barrenetan katigatu behar zaizula derrigor eta nekez lortuko duzula erantsia askatzerik. Azken boladan sasia maizago entzuten dut, baina leunegia du hotsa, izana ongi adierazteko. Bidenabar esanda, arraztak ere badu bere xarma. Esate hutsarekin azal zati bat doakizula dirudi. Txarrantxa polita da, baina sasiarena gertatzen zaio: hots gozoegia du endreda edo urra zaitzakeela sinesteko. Kuttunaren bustidurak oso barruko eta maitea dugun zerbait adierazten dit. Behazkola da azkena ikasi dudan hitza…

Egin izan dira lehen ere, hainbat hizkuntzatan, hitzik politenaren aukeraketa saioak. Hitzak igurtzi, moldatu eta behartzetik bizi garenok azal-mintzean sentitzen dugu haien egokitasunaren neurria. Gabon goizez irakurriko duzue hau askok. Horregatik, noiz eta non ez daitezkeelako inoiz alde batera utzi, goroldio hautatuko dut hitzetan hitz. Iragan usaina du, jaiotzarena, bila dabilenaren pozarena, lur bustiarena…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.