andoni egana
HITZ ETZANAK

Gurdi digitala

2022ko martxoaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Legebiltzarrean aurkeztu berri dute Eusko Jaurlaritzak azaroan onartu zuen Euskararen Agenda Estrategikoa 2021-2024 dokumentua. Ez dut ezagutzen eta ez naiz hari buruzko iritzirik emateko gai. Landua egongo da. Ahalak eta premiak, indarguneak eta ahulguneak. Atentzioa eman dit Bingen Zupiria sailburuak erabili zuen esamolde batek...

Euskarak historian zehar aurretik pasatzen ikusi dituen tren guztien gurdietan sartzeko aukera aurkitu izan duela gogora ekarri ondoren, orain «gurdi digitalean» sartzea tokatzen dela aipatu zuen. Sailburuak, poetek aurkitzen omen duten hori, bilatu egin zuen: bi hitz elkartu, gurdia eta digitala, beti hor egon direnak, baina orain arte, inork, elkarren ondoan jarri ez zituenak. Kontraste bortitza, gurdi-iragan eta digital-etorkizun. Oximorona ia. Ez naiz ironikoki ari. Txostenak dioenak garrantzia izango du euskararen etorkizunerako, baina azaltzeko moduak ere eragiten du. Hizkuntza ez baita salbatuko kanpo-faktoreetan soilikoinarriturik —gurea delako, zaharra delako, elkarbizitzarako behar dugulako—.

Hizkuntzaren baitan ere badatza giltzarria. Nerabe kuadrillakoek neska edo mutil luzexkari orga-haga izengoitia jartzeko tentazioa duten unean, hurbilago egongo gara helmugatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.