andoni egana
HITZ ETZANAK

Hitzordua

2022ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Batzuk bagara eta besteak ez dira. Eta nekez aldatzen da badenaren edo ez denaren joera bizitzan zehar. Puntuala izateaz ari naiz, jarritako ordurako iristeaz...

Lehen ere gertatzen zen bat iristerako besteak zain egon behar hori, baina gero eta erloju gutxiago sumatzen da eskumuturretan, eta gero eta gehiago sakele(ko)an. Gutxiago estutzen gaitu orduak, nonbait, begi-bistan ez dugunean. Horrez gainera, orain, berandutzen denak abisu eman dezake, ahotsez edo idatzizko mezuz: «Iristen ari naiz», «hor naiz bost minutuan», «bi pausotara nago»... Abisu emateak berandutzea erabat zuritzen duela sinetsita bizi gara. Egiatan, ordea, bizitza pusketa eder bat ematen dugu, batzuek iristen, eta besteek zain. Eta beti iristen bizi izan den hark, inork baino hobeto eraman beharko luke zain egotea, inoiz edo behin tokatzen baldin bazaio. Ez da beti horrelakorik gertatzen.

Duela gutxi sumatu ditut berriketan bi lagun zahar. Edadetuak ez ezik, aspalditik adiskide. Bata marmarrean ari zen, herriko osasun zentroan luzaroan zain egon behar izan zuelako. Hamarretan hitzordua eta hamaikak hogei gutxian hartu zutela. Irribarre egin zion besteak. «Zein, eta hi kexatu? Ez huen besterik merezi! Hi izan haiz nire Osakidetza joan den hirurogeitaka urtean!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.