andoni egana

Igandea

2024ko maiatzaren 7a
05:00
Entzun

Gogoan dut ze azalpen eman zidaten estresa hitza hedatzen hasi zenean. Aldizkariren batean irakurri zuen lagun bat bagenuen guk baino gehixeago zekiena. «Omen duk etorkizunaren beldurrez momentukoa ez gozatzea. Ipar Ameriketan, esaterako, igande arratsaldea ez omen ditek ezertarako baliatzen. Astelehenean lanera joan behar dutela pentsatuta, igande arratsaldea etxean ematen omen ditek, egonean». Aski partziala zen estresaren definizio hura, baina guri harrigarri gertatu zitzaigun, igandea ere gauerdira arte zukutzen ohituak baikeunden.  

Berrogei urteren buruan, gu ere punttu horretara heldu garela ohartuko gara. Betidanik igande eguartean burutu diren jolas-kirolak larunbatera pasatzen ari gara. Hala gertatu da asteburu honetan Zarauzko hondartza-futboleko finalekin edo Lazkaomendiko kuadrillen arteko herri-kirol lehiaketarekin. Igandea motz geratzen da otordua eta ondorengo ospakizuna burutzeko. Igandea ez da astelehen bezpera baino.

Ez dut sinisten kasualitatean. Astelehen goizera argi iritsi nahiak esan nahi du zerbait. Orain, lantegian, gehiago estutzen dute langilea garai batean baino. Ez dago erdi lotan edo gorputzaldi txarrarekin iristerik. Eskolan, kontu bertsua. Arrazoia izango zuen estresaren berri eman zigun adiskide hark…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.