Zerbait ekoizten duten enpresei izena jartzea ez da zaila. Produktuarekin zerikusia duen zerbait har dezakezu helduleku; nagusiaren izen-deiturak izan daitezke enpresaren izen; nagusi bat baino gehiagoren izenekin morokil bat egin eta hura har daiteke enpresaren izentzat. Ehunka adibide topa daitezke inguru hurbilean.
Deus ekoizten ez duen enpresa bati izena jartzeko orduan heltzen dira arazoak. Eta egun, gehiago dira ekoizten duten enpresak baino, egin egin bai, baina ekoizten ez dutenak. Eraman; ekarri; bitartekari lana egin; maxiatu. Eta hor arazoa sortzen da izena ipintzerakoan, laino bat izendatzea ez baita erraza. Eskerrak ingelesari! Ingelesa bihurtu da ekoizleen modernitate ustearen barniz, eta batik bat, ekoizten ez dutenen koartada bikain. Aldeano batek bere enpresari Verter Recycling izena jartzen dion une beretik hasi beharko genukeen kiratsa sumatzen...
PP alderdian sortu den saltsa da erakuslerik onena. Díaz Ayuso anai-arreben adiskide den Daniel Alcácerren enpresak Priviet Sportive du izena. Ulertzekoa da, larrialdi batean, musuko asko, onak eta azkar behar dituzun garaian, izen hori duen enpresa batera jotzea laguntza eske. Izenak berak ez dio, ba, zertara dedikatzen diren eta zer lanetan diren puntako!

HITZ ETZANAK
Izenaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu