andoni egana
HITZ ETZANAK

Katarroa

2021eko abenduaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamarraldi hau etxean edo logelan bakarturik emango du askok. Osasunez ondo samar dabilenari luze egingo zaio hertsialdia…

Norberak asmatu beharko du denbora bizkor joan dadin zertan edo zerekin entretenitu. Hitza bera karga handikoa iruditzen zait niri: entretenitzea. Alde batetik, adierazten du denbora modu atseginean joan dela, ia oharkabean. Bestetik, esan nahi du zeregin batean iltzatu, eta beste eginkizun batzuetarako berandutu egin zaizula. Edonola ere, adiera batean zein bestean, denbora azkar joan zaizu. Eta horixe da bakartuak nahi duena.

Pandemia egoera honetan, gobernuek osatu behar lukete IEAS izeneko gabinete txikiren bat. Itxialdian Entretenitzeko Aukera Sorta. Haien esku legoke liburu, disko, film, kontzertu… zerrendak egin eta herritarrei igortzea. Gero, bakoitzak ikusiko luke zerrenda horiei jaramon egin edo ez. Nik, gabinete horren partaide banintz, Manuel Lasartek katarroari jarritako bertso-sorta sartuko nuke zerrendan. Birus honekin elkarbizitzen ohitu beharko dugula entzuteaz tximetaraino gaudenean, katarroari eskaintzen dion azken bertsoak ez du parekorik: «Aspaldian zu ta ni borrokan gabiltza, nola hartu nahi duzun nire nagusitza; neri bukatzen bazait munduko bizitza, zu ere hilko zara, alferrik zabiltza!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.