andoni egana

Koroa

2024ko otsailaren 22a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Irudika ezazue musika konpositorea bere gelan. Enkargu bat agindu diote eta ez da edozein enkargu. Badu lehen ere eskarmentua antzeko egoeretan, baina ezinegona sortzen dio bere lan honek izan dezakeen hedapenaren handiak. Alemanian jaioa, Londresen emango du bizitzaren zati handi bat eta Jurgi II.a erregearen koroatze unerako eskatu dioten lana bikain burutu nahi luke. 1727. urtea aurrera doa...

George Friederich Haendelek ez zukeen sumatu ere egingo izenburutzat Zadok the Priest jarri zion lan hark egingo zuen bidea zeinen luzea izango zen. Orduz geroztiko errege-erregina britaniar guztien koroatze ospakizunetan bere musika hura entzungo da mendez mende. Baina ez hori bakarrik...

Egun, Europako eta munduko reggaeton, reggae, rap, folk edo rockzaleek ere behin eta berriz entzuten dute duela ia hirurehun urte konpositore hark sortua. Eta horietako asko eta asko hunkitu egingo dira, musika barrokotik oso urrun sentitu arren. 1992an, UEFAk Europako txapelketa zena Txapeldunen Liga bihurtzea erabaki zuenean, Tony Britten konpositoreari eskatu zion ereserki bat osa zezala lehiaketa izen berrituarentzat propio. Hain ezaguna zaigun ereserkia osatu zuen, Haendelen lanari konponketak erantsiz. Egiazko artelanek badute denboran zehar irauteko gaitasuna...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.