andoni egana
HITZ ETZANAK

Lelo leloa

2017ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekipo!» oihua askotan entzuten da egun, eta ez kirol ekitaldietan soilik. Ez diogu euskarazko ordainik asmatu, baina ez noa horretara. Bakarka bizkorrago baina konpainian urrunago joan gaitezkeela barneratua daukagu. Egitasmo garrantzitsu baten une erabakiorrei ekitean, taldea elkartu eta oihu horrek emango die taldekideei norbanakoen beldurrak eta zalantzak uxatzeko aukera. Ederra baita partaide izatea eta lasaigarri talde gotortu baten baitako zati sumatzea zeure burua.

Psikologia merketik eta pertsonen belaskakeria handiegitik baduela «ekipo!» horrek pentsa dezake zenbaitek. Taldeak egiazko talde ez direnean amarrutik eta tranpatik ere badu. Gainetik dagoenak nolabait limurtu behar menpekoa.

Britania Handian, McDonald's janari-kate erraldoiko langileek lehenengo aldiz jo dute grebara lan-baldintza bidezkoagoen eske: kontratuen iraungitasuna,iraingitasuna idatzi dit ordenagailu iaioak soldata hobea, ordutegi finkatuagoak... dituzte aipagai. McDonald'seko zuzendaritzakoek ez dute «ekipo!» oihu egiten. Baina eskifaia deitzen diote aspaldidanik euren lantaldeari. Guztiek batera arraun eta norabide berean. Lelo negargarria patroiak bakarrik eta berak nahi bezala agintzen duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.