andoni egana

Lotsaz

2025eko ekainaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Erretreta hartu berri duen nire adineko tabernari bati egindako elkarrizketa irakurtzen ari nintzen denbora-pasa. Bere familiakoek taberna nola hartu zuten ari zen kontatzen. Eta halako batean, elkarrizketatzaileari bitxia gertatu zitzaion esaldi bat bota zuen: «Nire aita-amak beste baten tabernan hasi ziren lanean. Baina bertako nagusiaren anaiak bazituen arazo fisiko batzuk eta haren lanak ere sarritan nire gurasoek egin behar izaten zituzten. Ez dago ongi nik esatea baina…». Elkarrizketatzailea harritu egin du esamoduak. «Zergatik ez dago ongi?». Eta tabernari ohiak labur emango dio epaia: «Nireei buruz ongi esaka neu ari naizelako!».

Elkarrizketatzaile gazteari arrotz zitzaion jarrera. Gurasoengatik ongi esaka aritzea baino gauza ederragorik ez dela eman zion arrapostu. Baina gakoa ez zetzan horretan. Norbere buruaz edo ingurukoez ongiegi hitz egiteak garai batean sortzen zuen lotsa zen gako. «Ez gurea delako, baina a ze umea!». «Ez nirea zelako, baina a zer anaia!», entzuten zen lehen edonoren ahotan. Norberea famatzeak aurre-zuriketa bat eskatzen zuen gutxienez…

Asko aldatu dira kontuak. Orain, autobonbotik bizi gara. Erakutsi egiten dudana, eta azaldu, behin eta berriz, zeinen ona naizen eta zeinen zoriontsua. Behialako lotsa horrek ez du, gainera, herrialde mugarik. Tabernari jubilatu berria Cadizkoa da…

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.