andoni egana
HITZ ETZANAK

Mehatxua

2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igande goiza. Iratzargailuak jo du eta eta ez daukazu jaikitzeko gogo handirik. Baina bezperan mendi-buelta bat edo kirol saio bat egiteko plana egin zenuen norbaitekin eta, gogoz kontra bada ere jaiki egin beharko duzula pentsatzen ari zaren unean, belarriak tentetu eta txiist! entzun duzu. Txiist! handik gutxira berriz. Txiist! hirugarrenez. Auto-gurpilen hotsa kale bustian. Euria ari du. Poz hartu duzu. Baduzu aitzakia on bat hitzordura azaldu ez eta ohean goxo geratzeko.

Mendigoizaleen artean ere gertatzen omen da. Kanpamentu nagusian edo goragoko kanpamentu batean daude, dendan, gailurrerantz abiatzeko zain. Lehen argi-printzak heldu dira; ez dute kanpoaldean haizete handirik sumatzen; ez da elur erauntsirik. Abiatu egin beharko dutela adierazteko, «amenaza bueno!» esaldia erabiltzen du batek baino gehiagok. Ona, mehatxu. Poz etsia.

Aste Santuko egun batean, euri langarretan jo nuen kalera goizean goiz. «Eguraldi ona gaur!», bota zidan aterkipetik herritar batek. Eta erantzuteko tarterik eman gabe eskaini zidan azalpena: «Atzo mundua etorri huen! Txarra ona duk guretzat, eta ona txarra». Orduz gero, gori-gori daudeGipuzkoako kostaldeko herririk gehienak. Birusaren hedapenari logikarik aurkitu ezinda gabiltza baina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.