andoni egana

Muga

2024ko maiatzaren 9a
05:00
Entzun

Joan zen asteartean bete ziren berrehun urte Beethovenek gerora hain ezagun bihurtuko zen bederatzigarren sinfonia estreinatu zuela. Hamargarrena osatzen ari omen zen, baina ari zela zendu zen.

Heriotza hark eman zion bide sineskeriari. Nahiz eta Beethoven baino lehenagoko konpositoreak baziren sinfonia gehiago osatutakoak —Hayden, Mozart…—, Beethovenen heriotzak bederatzigarren sinfonia mugarri bihurtu zuen. Bere ondoren, Schubert eta Dvorak konpositoreak ere bederatzigarren sinfonia idatzi eta hamargarrena idazterako hil ziren nonbait. Sineskeriarentzat eremu emankorra. Izuturik zeuden Gustav Mahler eta, batik bat, bere emaztea. Honek bederatzigarrenaren madarikazioari izkin egiteko ideia eskaini zion senarrari. Sinfonia izan arren, ez zuen sinfoniatzat izendatu bederatzigarrena. Eta hamargarrena idazten hasi zen, hura bai, bederatzigarrentzat izendatuta. Ari zela hil zen, ordea. Ia bi mendez iraun zuen madarikazioak. 1770ean Mozartek hamargarrena aurkeztu zuenetik 1953an Xostakovitxek gauza bera egin zuen arte.

Bederatzigarrenaren urteurren eguneko albistea: Euskal Herriko Unibertsitateak bertan behera utzi du Hik Hasiren ikastaroetako astrologiari buruzko hitzaldi bat. Zientzia. Sineskeria. Non dago muga? Nork jartzen du?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.