andoni egana
HITZ ETZANAK

Onak

2023ko irailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantzisko aita santuak Mongoliara egin duen bidaia baliatu du Txinako kristau komunitateari mezua igortzeko. Esan die izateko «kristau onak eta herritar onak». Atentzioa eman dit. Ez naiz ideiez ari, esamoduaz baizik: «Kristau onak eta herritar onak». Hor ez dago inongo poesia-manipulazio asmorik. Eta guztiok dakigu manipulazio poetikoa bezalako armarik ez dela edozein sinismen klase hauspotzeko. Ez dio inori gogo-bihotzik pizten «onak eta onak» horrek. Asmatu gutxienez gehixeago! «Onak...» eta onak ez den beste zerbait!

Julian Iantzik indartu zuenalfer-bidera jo du aitak santuak ere. Lesakarrak jarri zuen purian «txarra ez... hurrengoa» edo «zikina ez... hurrengoa» esateko ohitura, aldiro zer baino txarragoa edo zer baino zikinagoa asmatzen ez aritzeagatik. Horrela pobretzen dira hizkuntzak...

Baina manipulazio poetikoaren jokoan sartu nahi duenak, topikotik ihes egiten jakiteaz gain, jakin behar du beti utziko duela zirrikituren bat atean. Eta zirrikitu horretatik sartzen denak kokoteko latza emango dio. Adiskide batek, hain topikoa den esaldia irakurri zuen eskela batean: «Suhiltzaile ona eta pertsona hobea». Ezagutzen zuen nonbait hilberria. Bekainak harrotu, eta epai pozoitsua luzatu zidan: «Ez huen suhiltzaile bapoa izango!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.