andoni egana

Pasahitza

2024ko maiatzaren 3a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Memoria aisa jotzen du haizeak, eta eraitsi, bakarrik dagoenean. Memoriak, bertsolariok bezala, hobeto eusten dio edozeri, laguna ondoan duela. Nahiz itxuraz elkarren aurka ari diren, bataren esanak emango dio indarra besteari, sor dezan. Memoria ezer gutxi da bakarka. Harremana behar du.

Gure koinatua ezkondu zen egunean Bartzelonak 2-6 irabazi zion Real Madrili Santiago Bernabeun; Carrero Blancok hegan egin zuen goiz hartan joan ginen azkenengoz ikastolatik San Pelaioko ermitara aitortza egitera; German Rodriguez hil eta biharamunean jo nuen lehen aldiz herritik kanpoko ikastetxe batera matrikula egitera… Memoria den erlauntza horretan, datuek elkarren babesa behar dute.

Hau idazten ari naizela ari da burutzen Pasahitzaren eta Ezkutuko Zenbakiaren Nazioarteko Eguna. Mundu bat, egun. Ia edozertarako behar dira pasahitza edo kode-zenbakiren bat. Eta gehienok beldurretik abiatzen gara pasahitza edo zenbakia asmatzerakoan. Garenetik ere abia gaitezke. Hitza aukeratzeko Koldobika Jauregi Jautarkol-en bidea hartuko banu, Egataran nintzateke; lau zifrako zenbaki bat aukeratzeko Amuritzaren lehen txapelaren urteko azken bi zenbakiak eta Arestiren jaiotza urteko azken biak hartuko nituzke. Huskeria dirudi. Baina huskeriekin egiten da pila…

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.