andoni egana
HITZ ETZANAK

Suteak

2017ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bertsolariek asmatu zuten txinparta poetikoari heltzen. Sua da bi begiradek sortzen dutena; eta gu su horren bueltan dantzan gabiltza. Errealitateak gutxi du, ordea, kondentsazio poetikotik, eta, kasu honetan, sua bera da begiradak harrapatu dizkiguna, eta gure bueltan, oso inguruan, dantzan dabilena ere sua bera da.

Galizia eta Portugal aldetik datozen irudiek ileak lazten dituzte. Sua mendian ikusteak beldurra sortzen du; herrixka bat irensten sumatzeak, beldur handia; hiri handien bihotzeraino heldu dela jakiteak, izua. Eta gertatzen ari denak galderak sortzen dizkigu erantzunak baino gehiago. Zein begirada klase du zerbaiti su eman eta su hura zabaltzen ikusi hutsez gozatzen duen gaixoak? Edo galderak izan daitezke bihurriagoak ere. Zein gaixotasun du, erre ostean lur haiek interes jakin batzuetarako erabiltzeko, mendiari su ematen dionak? Zein gaixo klaseren lana izan da hau? Batak bestea hauspotuta elkar hartzen al dute gaixo-modu batak eta besteak? Zer dio legediak babesari dagokionez eta zer zigorrari buruz?

Zorionez, tarteka poesia eta errealitatea elkarrengandik oso hurbil bizi dira. Dozena bat segundora. Bertsolariak bi begiradarenaren atariko bota baitzuen: sua da problema, zenbait basorena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.