andoni egana
HITZ ETZANAK

Xiringa

2017ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hilak berpizten ikasi arte ez ezazula inor hil» bota zuen behin Lazkao Txikik azal-ximurtzen hasi eta ondo gerora.

Estatu Batuetan gertatu berri da. Ez dute asmatu heriotzara kondenatua zegoen pertsona bat hiltzen. Xiringa behin eta berriz erabili arren, beso banatan hainbat ziztada eta izter batean beste hainbat, ez dute izan zainik aurkitzeko adinako trebetasunik. Larri gaixorik dago gainera presoa, birikak birrinduak eta ipurtestean arazoak, eta ibiltzeko ere gailuren baten laguntza premiazkoa du. Berak eskatu omen zuen tiro batez hil zezatela, baina muzin egin zioten agintariek eskaerari.

Legeen ikuspegian hertsitasun hori eta sentimenduen aldetik hainbesteko erruki faltazaltzen duenak huts egitean gozatu egiten dugu askok. Merezia zeukaten gertatu zaiena. Tamalez, heriotzaren korridorea jasaten ari den pertsona horrentzat eta haren ingurukoentzat izan ezi,k pasadizo soil izango da gertatua. Ez du balio izango agintariek Lazkao Txikiren esanari jaramon egin diezaioten. Trump agintean dagoen artean, behintzat —gainerakoek ere ez zuten hobeto egin—, argi dago orrazkera jakin bati helduko diotela. Baina behingoz, zorionez, erlojuaren orratza, denborarena, naturala... nagusitu zaio xiringaren orratzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.