mikel rodriguez
HIZPIDEAK

3. artikulua denentzat

2023ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Legea berritzeko ekinbidea bidea urratzen hasi zenean, eragile batek baino gehiagok anbiguotzat jo zuten ituneko testuan hainbat auzitan zegoen hizkera, eta adierazi zuten arriskutsua zela zehaztapen argirik ez ematea. Hizkuntzarena zen kontu nagusietako bat, nagusia ez bazen; «euskara ardatz duen eredu eleniztuna», ikastetxe bakoitzak bere hizkuntz proiektua garatzeko beharra... esaldi horiek guztiak nola mamituko diren legea indarrean sartzen bada.

Horren adierazle izan da ituna sinatu zuten alderdiek erakutsi duten ikuspegi aski ezberdina, eta azken adibidea izan da Jaurlaritzako bi indarren artean elkarrekin aurkeztutako zuzenketaren harira sortu den interpretazio talka. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak atzo adierazi zuen sozialistek eragotzi egin dutela «eredu elebakar batera joatea»; alegia, euskarazko eredua bakarrik ezartzea. Kontuan hartuta euskarazko eredua dela ikasleei bi hizkuntza ofizialak jakitea ahalbidetzen dien bakarra —eta, euskararen kasuan, gainera, ez du guztiz bermatzen—, gaur egungo bertze ereduak defendatzeak hemendik aitzinera ere euskaraz jakinen ez duten herritarrak egon behar dutela defendatzea da. Espainiako Konstituzioaren hirugarren artikulua denentzat, eta, euskara, nahi duenarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.