Frantziako bi alderdi nagusi historikoek —eskuin errepublikanoa (LR) eta Alderdi Sozialista (PS)— hutsaren hurrengoan geratzeko bidean segitzen dute. Alderdi Komunista hirugarren alderdia izan da urteetan, baina 1978an %20 lortu zuenetik, gero eta emaitza txarragoak dauzka, ia desagertzeraino.
LR-ren kausan, ikaragarria izan da sigla dantza azken hamarkadotan: gaullisten UDR hasieran, Jacques Chiracen RPR 1976an, Nicolas Sarkozyren UMP, eta Valerie Pecresse LR alderdia gaur egun. PSren kasuan, urruti geratu dira François Miterranden (%43), Lionel Jospinen (%23), Segolene Royalen (%25) eta François Hollanderen (%28) emaitza onak. Herenegun, %1,7 eskuratu zuen Anne Hidalgo hautagai sozialistak.
LR-ren eta PSren batura ez zen igandean %7ra iritsi. Marine Le Penek hartuak dauzka eskuinaren botoak eta, erreakzioz konbentzimenduz baino gehiago, hartzen ditu Emmanuel Macronek PSrenak.
Aipamen berezia merezi du ezkerreko hautagai Jean-Luc Melenchonek Ipar Euskal Herrian lortu duen emaitza onak. Hendaian irabazita, bigarren geratu da herri nagusietan, ezkerrak oraindik daukan indarraren erakusgarri. Hala ere, herri gehienetan, Frantzian lortu duen %22aren azpitik geratu da.
HIZPIDEAK
Alderdi klasikoen porrota
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu