Hizpideak

Amaieraren hasiera

Pello Urzelai.
2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionalak aspalditik dauka irekita auzi bat Arnaldo Otegiren kontra, ezker abertzaleko beste 39 lagunen kontra bezala: 35/02 sumarioa. Laster bederatzi urte beteko dira sumario hori ireki zenetik, eta sei urte Arnaldo Otegi eta beste lagunak auzipetu zituztenetik. Baina ez, auzi horren epaiketa ez da oraindik iritsiko. Aurretik, 2009an irekitako auzi bat, Bateragunearena, eraman nahi dute epaiketara, lehenbailehen, presaka. Fiskaltzak dagoeneko zigor eskaerak aurkeztu ditu: hamarna urteko espetxe zigorra Bateragune auziko auzipetu guztientzat. Zutik Euskal Herria adierazpena eta ziklo berriaren aldeko apustua ekarri dituen eztabaida prozesuaren bultzatzaileak zigortzeko eskatu du Fiskaltzak, garaiz kanpo dagoela eta helburu politikoaren arabera diharduela agerian utzi arren. Garai berria datorrela jakinda, ezker abertzalea presiopean izan nahi du Espainiako Gobernuak, eta haren liderraren jarduna erabat mugatua. Hobe luke Zapateroren gobernuak bere estrategiaren amaieraren hasiera iragarriko balu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.