Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Amnistiaren demak

2023ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Ez da alderdien arteko itunera bakarrik mugatzen amnistiaren dema. Demokraziaren arau nagusia argia da: gehiengoak irabazten du. Baina gehiengo horrek ezin du nahi duen guztia egin. Espainian, estatuaren botereak ez daude Gorteetan bakarrik: botere legegilea, betearazlea eta judiziala daude. Hirurak independenteak, berez; baina hirurek dute eragina besteengan. Dema hirukoitza.

Botere legegilea amnistiaren inguruko lege bat adosten ari da Espainian. Pedro Sanchezen inbestidurari hertsiki lotuta. Izan ere, hark ez balitu ERCren eta JxCren botoak behar, ez luke egingo lege hori. Baina testuingurua testuinguru, gehiengo bat lotzen ari da; eta horixe behar du. Baina PPk —Sanchezen inbestidurak kale egingo balu irabazle nagusia litzatekeenak— argi esan du «eskura» dituen «tresna guztiak» erabiliko dituela lege horri bidea ixteko. Euskal Herriko gatazkarekin lotuta ere entzun izan da ohartarazpen hori, eta ondorio latzak ekarri ditu. Eta hemen da berriro. PPk dio bide instituzionala, politikoa eta juridikoa baliatuko dituela. Espainiako Auzitegi Nazionalak amnistiaren legeak eragingo lieken hamabi lagunen kontrako auzia epaiketara bidali zuen atzo; CGPJ, zeinetan PPren ildo kontserbadoreak gehiengoa baitu, astelehenean biltzekoa da amnistiaz aritzeko. Ikusteko dago mehatxua noraino iritsiko den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.