jon ordonez garmendia
Hizpideak

Arnasguneak ito nahian

2014ko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskararen transmisioan oinarrizkoak izan dira hiztunen gertuko esparruak. Espazio publikoan baztertua, azpiratua eta zigortua, pribatuan aurkitu zuen hizkuntzak transmisio hori ziurtatu zuen arnasa: etxean eta erdararen eraginetik kanpo geratu ziren herri, auzo, kale eta plazetan. Arnasgune izan dira, eta pertsonaren inguru hurbila geroz eta handiagoa den garai honetan (eta ondorioz, erdaldunagoa), geroz eta beharrezkoagoak dira gaur egun.

Oinarrizkoak izan diren espazio horiek arriskuan daudela da albiste. Etxean euskara darabiltenen kopuruak behera egin du. Horri gehitu behar zaio Urkijoren erasoa udalen hizkuntz irizpideen kontra. Kontseiluaren arabera, 62 udalek jaso dituzte errekerimenduak. Herritarrak eta euren gertuko espazioa ditu jomugan. Herritarrarengandik gertuen dagoen erakundea baita udala, baina autonomiak ematen diolako gertutasun hori. Azkenaldian, ordea, ehunka kilometrora erabakitzen dute zer bandera jarri eta zer hizkuntz irizpide erabili. Euskararen hurbileko esparrua bereganatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.