martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Berlusconi eta Francoren biktimak

2023ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egun berean gertatu dira. Alde batetik, Italiako lehen ministro Silvio Berlusconiren heriotza eta, bestetik, atzo hasi ziren ateratzen Cuelgamurosen, Madrilen, Francisco Franco diktadorearen ondoan era lotsagabean hamarkadaz lurperatuta eduki dituzten diktaduraren biktimak, ofizialki ahaztuak eta irainduak. Franco diktadorea hil eta ia mende erdira.

Ezin zehazki jakin noren alde egingo zukeen Berlusconik Benito Mussolini faxistak Italiako agintea hartu zuen urteetan, 1922-1943, baina errazago irudikatzen dugu Il Duce-ritxalo egiten; italiarrak, Adolf Hitlerrek eta Francisco Francok osatu zuen diktadoreen hirukoa goresten.

Ez dago azken hamarkadotako Europa, eduki dituen agintari ustelen kopuruari begiratuta (Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy, Silvio Berlusconi...), oso harro egoteko moduan. Italiarra izango da, ziur asko, erarik lotsabakoenean barre egin diena demokrazia formalaren erakundeei. Bururatu zitzaizkion maniobra politiko guztiak egin zituen justiziaren zigorra ez jasotzeko.

Bien bitartean, bere garaiko Europako agintariek beste aldera begiratu zuten mind your business (ardura zaitez zeure auziez) printzipio diplomatikoa era akritikoan erabilita.

Eta Francoren biktimak orain atera...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.