HIZPIDEAK

Bideko harriak

Koldo Aldabe.
2010eko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00


Konponbiderako bidean harri ugari aurkituko dutela jakinaren gainean daude indarkeria garaiak alboratu eta prozesu demokratikoa bultzatu nahi dutenek. Harri batzuk beste batzuk baino gogorragoak, astunagoak eta mingarriagoak dira, ordea. Buruari hotz eustea zail egiten dute, baina buruari hotz eustea inoiz baino beharrezkoagoa izan ohi da.

ETAk beste agiri bat plazaratu du asteburuan, eta erreakzioak duela bi astekoaren aurrean ezagutarazi zituztenen antzekoak izan dira, kalkoak ez esatearren. Agiriek, ordea, mugimendua ere eragin dute, prozesua bultzatu nahi dutenen aldetik eta bide hori errazten saiatu nahi duten bitartekarien aldetik.

Auzitegi Nazionaletik iritsi diren tortura testigantzen oihuek jasanezin egiten dute itxaronaldia, burua hotz edukitzea inoiz baino beharrezkoago izan arren. Bideko harri tzar horietako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.