Hizpideak

Bizitza oso bat euskarari

Jon Eskisabel.
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Korrika lehen kilometroak betetzen ari zela hil da Xabier Gereño, frankismoaren garai ilunean euskarari eta euskal kulturari argia eman zien langile, sortzaile eta militante sutsu eta nekaezinenetako bat. Zer ez zuen egin Gereñok urte haietan! Euskarazko hainbat kantari gazteren lehen grabazioak (Benito Lertxundi, Julen Lekuona, Estitxu, Maite Idirin...) Gereñok sortutako Cinsa argitaletxearen bidez sartu ziren gure etxeetan —horregatik, kartzela pairatu behar izan zuen—; euskara ikasteko gramatika liburuak idatzi zituen, euskara batuaren alde egin zuen hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluen bidez, eta literaturan ere ekarpen oparoa egin zuen, liburu irakurterraz eta xumeen bidez gizartean euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea baitzuen helburu.

Euskaltzain urgazle eta ohorezkoa zen Xabier Gereño, eta Euskaltzaindiko langilea izan zen hainbat urtez. Hain zuzen, Euskaltzaindia, eta ondorioz Gereño ere, omendu du aurten Korrikak. Euskarari emandako bizitza oso bat, eta eredu bat, joan da berarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.