Hizpideak

Bost milioi

inaki petxarroman
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiak arazo larri bat, egiturazkoa, duenean, iparraldeko frontea estutzen du. Hamarkadatako jokabidea izan du hori, eta ondo joan zaio iritzi publikoa lozorroan edukitzeko. Baina, arazoaren tamaina langabeziarena bezain handia bada, iparraldeko mamuak astintzeak gero eta eraginkortasun txikiagoa du. Herritarren %21 langabezian daudenean —eta haietako asko, gainera, lana aurkitzeko inolako itxaropenik gabe—, trikimailu asko egin beharko dituzte Rubalcabak eta enparauek herritarrak despistatzeko.

Gero eta gehiagok uste baitute Espainia zulotik ateratzea oso zaila dela. Eta, beste herririk ez duzunean, ihesbide zaila. Baina —Euskal Herriaren eta Kataluniaren kasuan bezala— estatu propioa osatzeko aukera duzunean, begiak zabaldu egiten dira. Ez bakarrik herritarren eskubideen zaintzan Espainia Turkiaren pareko demokrazia delako. Ez bakarrik nazioartean Espainia oso itzal eta ospe gutxiko estatua delako. Bereziki, eta hau da garrantzitsuena: zulotik ateratzeko zama bat delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.