Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

«Denon etxea»

2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Gobernuak bideo bat zabaldu zuen atzo sare sozialetan, Espainiako Auzitegi Gorenak epaia jakinarazi baino minutu batzuk lehenago. Ministroak hainbat hizkuntzatan mintzo dira, Espainiaren izaera eta izen ona munduari erakusteko. Ez du itxura onik ematen, ordea, bideo batean bere ontasuna baieztatu behar duen estatu batek. Asko esaten du «demokrazia sendoa eta modernoa» duela azaldu beharrak, Espainia «denon etxea» dela nabarmendu beharrak, «elkarrizketaren eta elkar ulertzearen» paradisua.

Elkar ulertzetik gutxi dauka, ordea, mendekuak; ez da demokrazia itxuroso batean kabitzen arazo politiko bat erabaki judizial zigortzaile batek konponduko duelako mentalitatea; ez dira kabitzen manifestazio baketsuak egiteagatik eta bozkatzeko eskubidea gauzatzeagatik edozein demokraziatan kezkagarriak liratekeen zigorrak; Kataluniako auzia ez da arinduko eztabaida matxinadatik sediziora desbideratze hutsagatik.

Orain aro berri bat hasiko dela uste du Pedro Sanchezek. Katalunia dagokion tokira itzuliko dela, Espainiaren barnera, «denon etxera». Baina lanak izango ditu etxera ekartzen atzo zigortu zituen guztiak, preso dauden buruzagien aurkako erabakia erabiliz zapaldu dituen herritarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.