HIZPIDEAK. Iñaki Petxarroman

Dirua, planetaren aurretik

2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
AEBetako Gobernuak osatutako adituen azterketaren emaitzen arabera, Mexikoko Golkoan gertatutako petrolio isuriaren arrazoia hauxe izan zen: BPk mantentze lanetan egindako diru murrizketak segurtasunean izan zitzakeen ondorioak neurtu ez izana. Alegia, inoiz izandako petrolio isuririk handienaren erruduna enpresaren diru gosea izan zela. Bai, baina galdera hau da: nola daiteke hondamendi ekologiko larria eragin dezakeen diru murrizketa bat egitea eta AEBetako Gobernuak ezer ez egitea? Txostenak itxaropen gutxi ematen du, gainera: berriro gerta daiteke horrelakorik etorkizunean. Petrolio industriaren ekoizpen moduak eta logikak etekinari ematen dio lehentasuna, ez ingurumenari.

Izan ere, zerrenda ikaragarri luzearen beste bat da Louisiana parean gertatutakoa. Eta arrazoia hau da: munduko hamar enpresa nagusietatik bost —BP, Exxon, Shell, Chevron eta Total— petrolio enpresak direla eta ez dagoela munduan horiei aurre egingo dien gobernurik. Eta denok gaudela planeta hiltzen duen petrolioaren menpe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.