HIZPIDEAK

Don Inorrez

Koldo Aldabe.
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun


Patxi Lopez izan zitekeen, aipatu beharrik gabeko arrazoiengatik. Inkomunikatuta dauden atxilotuak ere bai, ezer ez bihurtzerainoko tratua izan dezaketelako. Aramaioko herritarrak izan zitezkeen, alkatea buru dutela, nahi ez duten eta hondamena baizik ekarri ez dien proiektu faraoniko baten lekuko inkomunikatuak direlako.

Baina ez. Musika da, euskal musika. Bide Ertzean-en, azken hamarkadako talde onenetariko baten, azken lanak izenburutzat darama Don Inorrez. Eta izenburuak helburu hori ez duen arren, bada euskal musikari eman dakiokeen izena, gero eta gutxiago entzuten baita, Irrati publiko baten orduroko kuota behartura mugatuta ia. Txuma Murugarrenek ere B aldeko kantuak eman dio izena kaleratuko duen azken lanari, asmo zehatzagoko titulua:«Irratian entzuten ez direnak, belarriak zikintzen dituztenak...».

Entzungarriak oso, entzun nahiko bagenituzke. Eta zergatik ez ditugu entzuten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.