Hizpideak

Durangon, bigarrena

inaki petxarroman
2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Emakumeen aurkako indarkeriaren makina ez da gelditzen. Bortitz eta gogor zapaltzen ditu aurrekoak eta atzekoak, eta estatistikak gizentzen jarraitzen du. Durangotik heldu da albiste ezin txarragoa orain. Andre bat leihotik botata ustez hil zuen gizona espetxera bidali dute. Hasieran andreak bere buruaz beste egin zuela uste bazen ere, Ertzaintzak krimenaren zantzuak ikusi zituen, eta, aztertu ostean, hilketaren hipotesia nagusitu da.

Aurten Euskal Herrian hildako bigarren emakumea da Durangokoa—Amaia Azkue oriotarra nork eta zergatik hil zuten argitzen den bitartean, behinik behin—. Iaz zazpi hil ziren, eta egunean hamalau emakumek salatu zituzten tratu txarrak. Makinak egunero erasotzen dio gizarteari,berdintasunik ezaren eta kultura patriarkal matxistaren babesean.

Makinak pieza ugari ditu, banakoetatik hasita bizitza kolektiboaren azken-azken muturreraino. Ez da erraza izango. Baina pieza horiek guztiak desegin eta baliogabetu arte, makina ez da geratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.