Landa zabaletan, begiek urrutiraso egin dezaketen lautada oparoetan barrena ibili da euskararen lekukoa, hizkuntzari ez ezik, hizkuntzarekiko atxikimenduari —kosta ahala kosta, eta oztopo guztien gainetik— eusten dioten hiztunei ohore egiten.
Euskarak ez duelako lurralde mugarik ezagutzen. Euskal hiztunak dauden lekuan bizi da, bihotzetan baino gehiago, mihietan, egunero itxura ematen dioten herritarren solasaldietan.
Euskarak ez du muga geografikorik aintzat hartzen. Eta, horregatik, Nafarroan Euskararen Legea egin zutenek ondo zekiten lurralde mugak jarri behar zizkiotela hizkuntzari, murruak hiztunen eskubideei, langak euskaraz bizi nahi duten herritarrei. Arrotz sentiarazi behar zituztela ezagutza ofizialik gabeko lurraldeetako euskaldunak. Haien edozein eskubidek eta borondatek topo egin dezan legearen paretaren kontra. Etsipenean ito dadin ametsa, eguneroko ahalegin antzuan. Horregatik, inoiz baino ozenago oihukatu dute Erriberako euskaldunek: «Euskaraz bizi nahi dugu».
Hizpideak
Erriberan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu