Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Ertzaintza Tourrean

2023ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Polizia erakunde garrantzitsua da, noski. Baina nolako polizia? Erakundeek erabakitzen dute nolakotasun hori, instituzioek ematen diote indarra Poliziari, edo kendu; eta baita haren norabidea markatu ere, aukeratzen dituen arduradunekin, poliziei ematen zaizkien tresnekin, eta transmititzen zaizkien balioekin. Horren guztiaren ondorioz, orain hauxe da Ertzaintza.

Gauza bat da hamar urtean berritu gabe duten lan hitzarmena berritzeko eskatzea, negoziazioak abiatzea eta mobilizazioak egitea. Baina tonua? «Arrastorik ere ez daukazue zer datorkizuen. Ez dugu amore emango, inolaz ere. Gehiago merezi dugu. Akordio arautzailerik gabe, ez dago Tourrik». Izenetik dio Ertzaintzako talde honek zer eredu duen, eta, beraz, nola egiten dituen gauzak: Indar Bidez. Badakite Tourra garrantzitsua dela Jaurlaritzarentzat. Oihartzun handia du nazioartean, eta Jaurlaritzak interes eta asmo asko ditu. Ez zaio komeni kudeatzaile txarraren irudia ematea. Bai ostiralean, bai larunbatean eta bai igandean 1.500-1.700 ertzain behar dituzte Tourrean, eta Josu Bujanda buruak «konpromisoa eta profesionaltasuna» eskatu dizkie ertzainei. Atzoko mobilizazioan, sindikatu batzuek tonua apaldu zuten,baina besteek ez. Ikusteko dago Indar Bidez-ek zenbateko indarra duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.