Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Eskoziaren garaia

2020ko otsailaren 01a
00:00
Entzun
Atzotik, Erresuma Batuak bakarkako ibilbidea abiatu du, baina Eskoziako Legebiltzarraren eraikinean Europako Batasuneko banderak zintzilik jarraituko du, legebiltzarkideek hala erabaki dutelakoherritar gehienen nahiari erantzunez. Nicola Sturgeon lehen ministroak brexit-aren trantsizio epean egin nahi luke independentziaren aldeko bigarren erreferenduma, eta uste osoa dauka Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak iritziz aldatu eta gobernu zentralarekin hitzartutako galdeketa izango dela. Ez du beste modurik aurreikusten, gainera, uste osoa baitu herri batek hartu nahi duen erabakia ezin dela betiko galarazi, demokrazia ariketa baita herritarren borondatea errespetatzea.

Munduko txoko honetatik begiratuta, harrigarria gertatzen da horrelako konfiantza ikustea politikaren joko arauetan, Jonhsonen taldeak ezezkoa baiezko bilakatuko duela uste izatea bezainbeste, baina esperantza iturri ere bada. Erreferenduma egitea lortzen badute, eurena soilik izango da meritua, baina, EBren laguntzarik izango ez duen arren, ez litzaioke gaizki etorriko haize freskoa, demokrazia pixka bat, Europako batasunaren eredua kolokan jarriduten eskuin eta eskuin muturren boterea neutralizatzeko, klubak bere bide berrian bizirik atera nahi badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.