Zeinen estu zaigun, zeinen garratz... Bi Espainiak aipatzen zituen Machadok, eta Euskal Herriari Espainiarik ilunena, tristeena, nekagarriena egokitu zaio. Ameriketako jatorrizko herrien genozidaren arima biziberritua... Herriak eta hizkuntzak oinpean hartuta hazten den erraldoi begioker hankamotza... Espainia bakarrak izozten digu bihotza guri: kalabozoetako garrasien kiratsa nagusikeriaren ukendu zaion buztinezko hankadun inperioa; edozein unetan hondora daitekeelako itxura agerian utzi nahi ez duen paperezko itsasontzi noragabetua...
Maite zaituenak ezin zaitu legez kanporatu, belaunikarazi, umiliatu eta zaren bezala agertzea debekatu. Hala bizi diren emakumeei egoera salatzeko eskatzen diete erakundeen kanpainek. Baina haiek badakite salatzea ez dela nahikoa... Urrundu eta berengandik aldendu behar dutela erasotzailea, errespetatua eta aintzat hartua izateko. Eta hori dela zailena: autoestimua berreskuratu eta ezpainietan irria zeinen eder geratzen den sentitzea.Nor izatea.
Hizpideak
Espainia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu