Hizpideak

Etxea, teilaturaino

inaki petxarroman
2011ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaurlaritzak aurkeztu berri duen etxebizitzaren lege aurreproiektuak ideia interesgarriak ditu: etxebizitzarako eskubidea aitortzea, hutsak dauden etxebizitzei kanon bat ezartzea eta alokatzera behartzea, etxebizitzak desjabetzeko aukera... Adreilu horiek behar diren moduan kokatuta, eta solairuz solairu, eraikuntza berezia egin liteke, teilaturaino. Baina duda handiak daude ze eraikin geratuko den amaieran.

Hasteko, ideiak onak izan arren, oso zehazgabeak direlako. Bestetik, kontzeptu asko PSE-EEren kide PPk ez dituelako onartuko —eta EAJk ere, nekez—. Azkenik, ez datozelako guztiz bat Jaurlaritzak berak martxan jarri dituen Etxebizitza Itunarekin eta Etxebizitzaren Plan Zuzentzailearekin. Itxura du Arriolak zunda globo moduan bota nahi izan dituela gai batzuk, jakinik haietako asko hustuko zaizkiola egitasmoaren tramiteek aurrera egin ahala.

Gauzak hala, bi gauza gerta daitezke. Logikoena: kontsentsuaren izenean aurreproiektu hau dezente aldatzea; edo, Madrazori gertatu bezala, lege ere ez bihurtzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.