 
    
                                
    
                                                                                Hizpideak
                        
                
                            Ez da pribilegio bat
    Errealitate bat da bikote gay eta lesbianek elkar maite dutela. Errealitate bat da elkarrekin bizitzen direla eta haurrak izaten dituztela, familiak osatzen dituztela, legeak babestu edo ez. Errealitate bat da lagunak eta senideak dituztela. Errealitate bat da gizartean bizi direla. Frantziako Parlamentuan eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalean gai horren inguruan mahai gainean dituzten auziak errealitate bati erantzutera datoz. Konstituzionalak baimendu egin ditu bikote gay eta lesbianen ezkontzak, PPren helegitea atzera botata. Eskubide hori erabili nahi duten edo ez erabaki dezakete, baina eskubidea badute. Iparraldean bizi direnak —bizi baitira, eta haurrak baitituzte, eta familiak osatzen baitituzte—, berriz, klandestinitatean bizi dira. Ez dute legezko aitortzarik. Hollandek ezkontzeko eskubidea onartze dien legea Ministroen Kontseilura eramango du gaur. Bidea egiten hastera doaz, eztabaida kaleratzera. Eta Elizarekin egin dute topo —Frantzia estatu laikoa den arren—. Haizea kontra dute gay eta lesbianen ezkontzen aldekoek.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            