Hizpideak

Galtzaileen itunak

Pello Urzelai.
2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Bitxia izaten da hauteskundeetan galtzaile suertatzen diren alderdiek nolako abilezia erakusten duten izandako emaitzak disimulatzeko, hauteskunde osteko itunen bidez. Galtzaile suertatzeko bide bakarra ez dago. Alderdi bat galtzaile izan daiteke emaitza txarrak izanda, edo emaitza txarrik izan gabe. Egoera batean edo bestean, hauteskundeak galdu izanaren ajeak konpentsatzeko modurik hoberena itunen bidez gehiengoak osatzeko ahalmena izatea da. Adibidez, PSN da emaitza txarrak izan dituen galtzailearen paradigma. Hala ere, giltza izateaz baliatzen ari da, erdigunean kokatzeko, batzuekin eta besteekin bilduz, zein beharrezkoa den erakutsi nahian. Dena den, balio gutxi izaten dute itunen negoziazioko gorabehera horiek, denborak erraz estaltzen baititu. Hautu estrategikoak dira garrantzitsuak. PSNk, antza, ez dauka argi. Gehiengo eta gobernu aurrerakoi bat gidatzeko aukera baztertu du, baina ez da gai azaltzeko zer nahi duen. UPNrekin ituntzeko, kalte gutxien ekarriko dion formularen bila ari dela dirudi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.