martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Garai txarrak Nafarroako banderarentzat

2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asteburu txarra eduki du Nafarroako banderak, aspaldiko txarrena. Atzo goizean, aste honetarako iragarrita dauden haizete handiak iritsi baino dezente lehenago, lurrean agertu da, mastatik askatuta, Iruñeko Udalaren ekimenez Foruen plazan jarrita zegoen Nafarroako banderatzarra. Eta igandean, Sadar futbol zelaian, segurtasun arduradunek Nafarroako bandera eta ikurrina kendu zizkieten partida ikusten ari ziren zale gorritxoei.

Obsesioak daude bi kasuetan. Lehenean, banderatzarraren kasuan, Iruñeko Udalak tamainaren bidez adierazi nahi du nafartasuna: zenbat eta handiagoa izan bandera, zenbat eta itzal handiagoa sortu, orduan eta nafarragoak dira jartzaileak. Ez du ematen, udalaren haserrerako, Nafarroako bandera oso eroso dagoenik plaza horretan, bi bider jausi baita hilabete gutxian. Oso joera zabaldua da banderatzarrena: Frantziak Parisko garaipen arkuan dauka berea, eta Espainiak Kolon plazan.

Bigarren kasuan, ikurrina kentzeagatik kapazak dira Nafarroakoa ere kentzeko. Osasunaren zuzendaritzak garaiz erreakzionatu du, eta azalpenak eskatuko dizkio aurrez baimendu gabe jarrita zeuden bandera guztiak kentzea erabaki zuen poliziaburu ez oso burutsuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.