Hizpideak
Gerraren begi itsuak
Armagintza industria aurreratua da, teknologian asko inbertitzen duena. Hori izaten da estatu boteretsuek izaten duten bidea beren nagusitasuna erakusteko. Suntsitzeko ahalmenarekin batera, armen sofistikazioa eta eraginkortasuna erabiltzen dute beren indar posizioa agerian uzteko. Gerra erasoak indar horren apologia bihurtzen dira, Iraken, Afganistanen eta Libian egiaztatu ahal izan den bezala. Laser izpiek gidatutako eraso selektiboen propaganda eginez, Nazio Batuek babestutako erasoek utzitako biktimen gainean lainoa zabaltzen dute. Bertsio ofizialek soil-soilik «suntsitutako helburu militarrez» hitz egiten dute, biktimak aipatu gabe. Baina gerraren begiak ez dira hain zorrotzak, badira itsuak ere. Zenbatzen ez diren biktimak uzten dituzte, militarrak zein zibilak. Biktimak, azken batean, zenbatuak izan edo ez. Gerraren begi itsuek ikusten ez duten ondorio gehiago ere badago: laser izpien bidez zehaztutako eraso horiek oihartzuna izaten dute munduko beste edozein tokitan. Suak ez baitu sua itzaltzen, alderantziz baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu