Hizpideak

Gertaerak eta interpretazioak

enekoitz telleria sarriegi
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gertaera bera interpretatzeko adina modu daude gertaera horren erabilera interesatuak egiteko. Albistearen txarra aitortu eta berriro ez gertatzeko bideak jartzea izan liteke bat, eta albistearen txarra apustu politiko jakin baten gainean zalantzak sortu eta zabaltzeko erabiltzea izan liteke beste bat.

Larunbatean Frantzia erdialdean gertatutako tiroketa Gernikako Akordioaren «kontrako norabidean» doala adierazi du Bilduk, eta tiroketa hori «ulertezina eta onartezina» dela nabarmendu du ezker abertzaleak.

Rubalcaba Espainiako Barne ministroari «gustu txarreko txantxa» iruditu zaio Bilduren lehen erreakzioa, eta lupaz eta xehe-xehe aritu beharraren aritu beharrak erreakzioa bera kondenatu eta kondenatzeko gonbita egin du.

Gertaera bera interpretatzeko adina modu daude gertaera horren erabilera interesatuak egiteko. Albistearen txarra aitortu eta berriro ez gertatzeko bideak jartzea izan liteke bat, eta albistearen txarra apustu politiko jakin baten gainean zalantzak sortu eta zabaltzeko erabiltzea izan liteke beste bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.