Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Gizon armadura jantzita

2023ko uztailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal politikagintzari, eta kanpokoari ere bai, begiratzen jarriz gero, badirudi emakume politikariak ez direla zahartzen. Adinean aurrera doazen neurrian, andrazko politikariak desagertuz joaten dira, gizonezkoek hor jarraitzen duten bitartean; askotan, erretiro adina gaindituta ere bai. Nahiko agerikoa dirudi, oro har, andreak lehenago erretiratzen direla/dituztela, lehenago sakrifikatzen direla/dituztela. Hainbat galdera uzten ditu airean horrek: Izan liteke emakumeek ez dutela halako interesik betirako eserlekuari itsatsita mantentzeko? Izan liteke politikagintzak askoz gogorrago tratatu eta epaitzen dituela? Izan liteke kuota bat betetzeko bai, baina boterea benetan partekatzeko alderdikide gisa ez dituztela ikusten gizonek?

Politikagintzaren lehen lerroa gertutik bizi edo sufritu zuten bi emakume indartsuren ahotik jaso ditu BERRIAk aurretik aipatutako hori argudia dezaketen zenbait arrazoi. Ordezkatu zituzten alderdiekiko atxikimenduari eusten dioten arren, argi dute gauza bat: ez lukete berriz jardungo.

Alderdiak ezkerrekoak zein eskuinekoak izan, politikagintza gizon zuri boteredunen gudu zelai bat baita oraindik ere, eta bada garaia horretan ari diren emakumeek beti gizon armadura jantzita ibili behar izateari uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.